Sari banaketa 2011ko uztailaren 1ean izan zen Zornotzako (Bizkaia) AIC Automotive Intelligence Center (www.aicenter.eu/) delakoan.
Sari banaketan, besteak beste, Bizkaiko Promozio Ekonomikoko Diputatua den Imanol Pradales, MONDRAGON Automozioko presidenteorde den Jose Ramon Goikoetxea eta Euskadiko Industri Diseinatzaileen Elkarteko (EIDE) Presidentea den Ignacio Sola egon ziren.
Lehen saria, 8.000 eurokoa, nazioarteko Mandesso Design enpresako Jose Ignacio Aguirre, Manuel Alvarez, Javier Machimbarrena eta Alex Ochoa de Aspuru-k irabazi zuten “Leisure Microdot” proiektuagatik.
Bigarren saria, 4.000 eurokoa, Escuela Superior de Diseño de La Rioja-ko ikasleak diren Iraia Sanz, Johanna Starkl eta Sila Pascual-ek irabazi zuten “Travelling is Discovering” proiektuagatik.
Hirugarren saria, 3.000 eurokoa, baita Escuela Superior de Diseño de La Rioja-ko ikasleak diren Paula Canalejo, Miriam Carcía, Marta Gómez eta Claudia Gómez-ek irabazi zuten “Wicker&Crochet” proiektuagatik.
Txapelketako laugarren edizio honetara 99 proiektu aurkeztu dira, Frantzia, Herbereak, Espainia, Errusia, India, Brasil eta AEB-tik igorritakoak, datu hauek MAIER-ek antolatutako txapelketak izan duen oiartzuna eta arrakasta adierazten dutelarik.
