“Maier S. Coop. Nazioarteko IV. Diseinu Lehiaketa” Maier S. Coop enpresak antolatzen du Mondragon Korporazioarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko Sailarekin, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin, EIDE (Euskadiko Industri Diseinatzaileen Elkartea), IED (Istituto Europeo di Design), Mondragon Unibertsitatea, EHU-UPV, Escuela Superior de Diseño de La Rioja eta ELISAVA (Escola Superior de Disseny) erakundeekin lankidetzan eta automozio alorreko diseinu lehiaketa garrantzitsuenetako bat da.
Partaide ugari eta kualifikatuak ditu, komunikabideetan asko agertzen da, sari ekonomikoak paregabeak dira eta epaimahaikideen prestigioari esker, Diseinu Lehiaketetan erreferente bihurtu da. Epaimahaikideak automozioko ibilgailuak egiten buru direnen diseinu departamentuetakoak dira.
Lehiaketa honetako Antolakuntza Batzordeak diseinatzaileak, ingeniariak, ikasleak, zaletuak eta profesionalak parte hartzera sustatu nahi ditu, diseinu-proposamen berritzaileak aurkeztuta.
