maierdesign.es

FAQ

Entregagaiak posta elektronikoz igorri al daitezke?

Ez. Lehiaketako Oinarrien 4. atalean adierazten den bezala, proiektuak 4 entregagai ditu eta bigarrena (Materialen erakusgaia) ezin da posta elektronikoz igorri, zenbait panel baitira eta panel horietan finkatuta egon behar dira materialen laginak. Beraz, Materialen erakusgaia eta gainerako 3 entregagaiak dauden CDa mezulari bidez igorri behar dira, Lehiaketako Oinarrien 5. atalean adierazten den bezala.

Lau gaietako bakoitzeko (emozioa, zentzumen anitzentzakoa, mugikortasuna, erantzukizuna) panel bat aurkeztu behar al da ?

Ez. Lau gaiak panel batean aurkez daitezke, baina nahiago izanez gero panel independenteetan ere aurkez daitezke.

3 gai definitu dira (aisia, familia, bidaia) eta horietako bakoitzeko entregagai bat aurkeztu behar al da?

Ez. Gai bat aukeratu behar da, definitutako 3 gaietako bakoitzeko entregagai bat aurkezten bada, 3 proiektu desberdin bezala hartuko dira.

Dekoratu beharreko diseinuak web orritik deskargatu daitezkeen 5 diseinuak al dira?

Bai. Baina aldaketa txikiak egin daitezke diseinu horietan.

Lehiaketan parte hartzeko izena eman beharra al dago?
Ez.

Lehiaketan parte hartzea doan al da?
Bai.

Proiektuak taldean aurkeztu al daitezke?
Bai eta taldean nahi adina partaide egon daitezke, ez dago mugarik.

Proiektu bat baino gehiago aurkez daitezke?
Bai, pertsonako edo taldeko 3 proiektu aurkez daitezke gehienez.

Ikasleek parte hartu al dezakete lehiaketan?
Bai, nahiz ikasleek nahiz profesionalek hartu dezakete parte.

Argitaratu egingo dituzue Lehiaketan parte hartutako proiektuak?
Bai. Proposamenik onenak web orrian argitaratuko dira, egileak zein diren adierazita.

Zein da proiektuak aurkezteko epemuga?
2011-04-29.

Noiz emango dira sariak?
Ekainaren amaieran (oraindik data zehaztu gabe dago). Data finkatutakoan Lehiaketako web orrian argitaratuko da.

Epemuga ondoren aurkeztutako proiektuak onartuko dira?
Ez.

Epaimahaiko kideak zein izango diren erabakita dago?
Oraindik ez, baina ibilgailuak egiten dituzten enpresetako diseinatzaileak izango dira.

Sariek badute atxikipen fiskalik?
Bai, Espainiako Legearen arabera, saridunek atxikipen ekonomikoa izango dute jatorriz espainiarrak baldin badira, bestela ez.

Proiektua jaso dituzuela jakinaraziko al duzu e-posta bidez?
Bai, baieztatzeko mezu bat igorriko da.


Lehiakideek ordaindu behar dituzte proiektuak igortzeko gastuak?

Ez, nazioko (NACEX) eta nazioarteko (DHL) mezulari bidez igorriko dira, garraio kostuak ordaintzeko.