- Lehiaketaren Oinarriak
- Laguntzaileak
- Berriak
- Behera kargatzeko eremua
- Finalistak
- Epaimahaia
- FAQ
- Kontaktoa



























“MAIER S. COOP. NAZIOARTEKO IV.
DISEINU LEHIAKETAKO” OINARRIAK
0) DEIALDIA
Maier S. Coop. enpresak “Maier S. Coop. Nazioarteko IV. Diseinu Lehiaketa” antolatu du Automobilgintzako Ibilgailuen Diseinuan oinarrituta.
1) LEHIAKETAREN XEDEAK
Lehiaketaren xedea da automobilgintzako ibilgailuentzako Color & Trim eremuan diseinuko proposamenik onenak aurkezten dituzten proiektuak saritzea.
Produktuak ibilgailuaren kanpoko edo barruko alderako izan daitezke eta Color & Trim proposamenak honakoetan oinarritu beharko dira:
- Ibilgailuaren aginte-panelaren aurrealdeko fatxadan.
- Ibilgailuko ateko panelaren heldulekuan.
- Ibilgailuaren aurreko moduluan.
- Ibilgailuko atearen muntagetan.
2) GAIA
Automobilgintzako ibilgailuentzako Color & Trim arloko diseinu proposamenak 4 gai hauetan oinarritu beharko dira:
Emozioa: Ibilgailuek zirrara eragiten digute. Sentsazioak igortzen dizkigute. Ongi sentitzen gara ibilgailuetan, nahiz gidatzerakoan nahiz bidaiari bezala goazenean. Garraiobide bat baino zerbait gehiago dira, gure zati dira, gure izateko moduaren zati. Norbaitek gure ibilgailuari begiratzen dionean, guri begira dago. Identifikatu egiten gara eta gure ibilgailuarekin identifika gaitzatela gustatzen zaigu.
Zentzumen anitzentzakoa: Ikusmena ez da nahikoa. Ibilgailuaren kanpoko eta barruko aldea zentzumen guztiekin hauteman behar dira. Ukimena, entzumena, usaimena… gero eta garrantzitsuagoak dira akaberak egiterakoan.
Mugikortasuna: Mugitu beharra daukagu lanagatik edo ongi pasatzeko. Bidaiatu egiten dugu. Baina ez da helmuga axola zaigun bakarra. Bidaiaz gozatzea gustuko dugu.
Erantzukizuna: Planeta hau besterik ez dugu eta zaindu egin behar dugu. Kutsadura, begi-inpaktua… ingurumenean sortzen dugun inpaktua txikitzen saiatzen gara. Gu gara erantzuleak.
Lehiakideak ibilgailua zer xedetarako diseinatu aukeratu beharko du, 3 maila (aurrerantzean Maila) hauetakoren baten arabera:
Aisia: Denbora gehiegi ikasten eta lanean. Denbora gutxi izaten dugu eta ongi pasatzea gustatzen zaigu. Zer egingo dugu gaur? Erakusketa berri bat, zinema estreinaldia, kontzertu ikaragarria, eskiatzera goaz, hondartzara… dena delakoa eginda ere ongi pasako dugu!
Familia: Familia guztiarekin joatea abentura hutsa izaten da. Txikienei auto hau gustatzen zaie, argi dago. Jolasean, abesten edo leihotik begira, hamaika gauza aurkitzen dute. Baita guk ere, ezin ezetz esan. Egia esan, beraiek ez daudenean, ni ere ongi sentitzen naiz bertan.
Bidaia: Bidaiatzea gustatzen zaigu. Bidaia laburrak, ihesaldiak, luzexeagoak… denetik. Helduak garen arren, gazte sentitzen gara. Inoiz baino hobeto pasako dugu.
Lehiakideak Abstract entregagaian adierazi beharko du zer Maila aukeratu zuen (aisia/familia/bidaia).
3) PARTAIDEAK
Edozein pertsona fisiko edo erakunde juridiko aurkez daiteke.
Arlo hauetakoek har dezakete parte:
- Diseinatzaileek eta diseinu-enpresek.
- Ikasleek eta unibertsitateek.
- Diseinuko erakunde publiko edo pribatuek.
- Ikerketa eta garapen zentroek.
- Automozio sektoreko enpresek.
- Bestelakoek.
4) PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA AURKEZTEKO ARAUAK
Partaide bakoitzak gehienez 3 proiektu aurkez ditzake, nahiz banaka nahiz taldean.
Proiektuek 4 entregagai hauek eduki beharko dituzte:
1) BRIEF DESIGN
Brief Designizango da Color & Trim-eko joeren azterketa grafikoa jasoko duen entregagaia. Honek markatuko du ibilgailuen barruko eta kanpoko akabera estetikoek nondik jo.
Brief Desing aurkezteko formatua gutxienez panel horizontal bat izango da, JPG formatuan DIN A-3 neurrian (4956x3505 pixel) eta 300 dpi-ko bereizmenarekin.
Brief Designhorretan ezingo da egilea(k) identifikatzeko inolako elementurik egon (izena, inizialak, sinadura, etab.).
Brief Designekoazalpenak ingelesez egon beharko dira.
www.maierdesign.es web orrian daude Brief Desingen 3 adibide, behera kargatzeko.
2) MATERIALEN ERAKUSGAIA
Materialen Erakusgaia da beste entregagaietako bat eta Brief Desingnen jasotako Color & Trims joerak materialekin nola erreproduzitu adieraziko da.
Materialen Erakusgaia gutxienez DIN A3 neurriko panel horizontal bat izango da eta hor itsatsita edo finkatuta egongo dira lehiakideak proposatutako materialak. Material bakoitzaren geometria aukeratzeko askatasun osoa dago, baina gutxieneko neurria 4 cm baino gehiago izan beharko da.
Materialen Erakusgaiak ezingo du egilea edo egileak identifikatzeko elementurik eduki (izena, inizialak, sinadura, etab.).
Materialen Erakusgaiko azalpenak ingelesez egon beharko dira.
www.maierdesign.es web orrian daude Materialen Erakusgaiko 3 adibide digitalizatuta.
3) AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAIEI EZARRITAKO AKABERAK
Automobilgintzako osagaiei ezarritako akaberak entregagaian ibilgailu baten lau osagai egongo dira (aurreko modulua, muntagak, heldulekuak eta aurrealdea) Brief Desing eta Materialen Erakusgaian adierazitako Color & Trim joeren arabera dekoratuta.
Automobilgintzako osagaiei ezarritako akaberak entregagaia aurkezteko formatua JPG formatuko 5 panel horizontal izango da gutxienez, DIN A-3 neurrikoak (4956x3505 pixel) 300 dpiko bereizmenarekin.
Automobilgintzako osagaiei ezarritako akaberak entregagaiak ezingo du egilea edo egileak identifikatzeko elementurik eduki (izena, inizialak, sinadura, etab.).
Automobilgintzako osagaiei ezarritako akaberak entregagaiko azalpenak ingelesez egon beharko dira.
www.maierdesign.es web orriko behera kargatzeko eremuan daude ibilgailuaren eta dekoratu beharreko osagaien irudiak.
4) ABSTRACT
Abstractentregagaian Brief Design, Materialen Erakusgaia eta Automobilgintzako osagaiei ezarritako akaberak entregagaiak ulertzeko azalpenak egongo dira.
Entregagai honetan jarriko dira:
- Lehiakidearen izen-abizenak.
- Helbidea.
- Harremanetarako telefonoa.
- Helbide elektronikoa.
- Lanbidea (partaidea ikaslea izanez gero, zer ikasten ari den adierazi beharko da).
- Lehiaketaren berri nola izan duen adierazi (mailinga, prentsa, web orria, besterik).
- Partaideak aukeratutako Maila (Aisia, Familia, Bidaia).
- Abstract.
Abstractek gehienez 2 orri izango ditu Microsoft Word formatuan, erabiliko den letra tipoa Arial izango da eta neurria 10.
Abstract hizkuntza hauetakoren batean egon beharko da:
- Ingelesa.
- Frantsesa.
- Alemana.
- Espainiera.
- Euskara.
5) PROIEKTUEN AURKEZPENA
Brief Design, Automobilgintzako osagaiei ezarritako akaberak etaAbstract entregagaiak CD-Rom batean grabatuko dira:
CD-Roma eta Materialen Erakusgaia entregagaia mezulari batekin igorriko dira garraioa zorretan dela honela:
- Espainiatik igorriz gero NACEX enpresaren bidez, eta lehiakideak adierazi beharko dio mezulari horri 4812/173 (Maier Technology Centre S. Coop) abonatuaren kargu direla gastuak.
- Espainiaz kanpotik igorriz gero, DHL enpresaren bidez egingo da, eta lehiakideak adierazi beharko dio mezulari horri 960247116 (Maier Technology Centre S. Coop) kontuaren kargu direla gastuak.
Helbide honetara igorri behar da:
Maier Technology Centre S. Coop.
Arabieta industrialdea z/gn
48320 Ajangiz (Bizkaia)
Spain
Ibon Mirandarentzat
Lehiaketako Batzorde Antolatzaileak igorritakoa jasotakoan, lehiakideari proiektua jaso duela egiaztatuko dio lehiakideak berak emandako helbide elektronikora mezu bat bidalita.
6) PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA
Proiektuak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 29an amaituko da.
Lehiaketara aurkeztutako lanak ez dira itzuliko eta ez da horiei buruzko informaziorik emango.
7) PARTAIDEAK ESKAINI BEHARREKO BERMEAK
Parte-hartzaileak honako hau ziurtatu eta bermatu behar dio Maier S.Coop-i:
- Proiektua originala dela eta ez dela beste lehiaketetan edota forotan aurkeztu (ahoz edota idatziz).
- Proiektuaren egile bakarra dela (proiektua talde edo enpresa batek egin badu, egileak esklusiboak direla ziurtatu eta bermatu beharko da) eta proiektuak ez dituela, zuzenean edota zeharka, hirugarrengoen eskubideak urratzen.
- Bera dela proiektuaren jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideen legezko titular bakarra proiektua lehiaketa honetara aurkezteko unean (proiektua talde edo enpresa batek egin badu ziurtatu beharko da horiek direla titular bakarrak).
- Parte-hartzailea pertsona fisikoa bada, bermatu behar du proiektua ez dela besteren konturako lan-jarduera edota zerbitzupean egin.
8) EPAIMAHAIA
Epaimahaia diseinu-zentroetako ordezkariek, automobilgintza-enpresetakoek, erakunde publikoetakoek eta automobilgintzako diseinatzaileek osatuko dute.
Epaimahaiak hautatuko ditu saridunak.
Epaimahaiak antolatzaileek izendatutako batzorde tekniko baten aholkularitza jaso dezake, oinarri hauetan adierazitako baldintzak betetzen dituzten proposamenak egiaztatzeko eta aukeratzeko.
Hauek izango dira oro har epaimahaiak balioetsiko dituen irizpideak:
- Diseinu proposamenen berrikuntza.
- Entregagaien kalitatea.
- Automobilgintza sektoreko aplikagarritasuna.
Behin-betiko epaimahaikideen izenak proiektuak aurkezteko azken eguna baino lehen jakinaraziko dira.
Saridunak 2011ko maiatzean ezagutaraziko dira. Jakinarazpena parte-hartzaile bakoitzak eskainitako posta elektronikora bidaliko da.
9) SARIAK
Hiru sari emango dira:
- Lehenengo saria: Garaikurra eta 8.000 Euro
- Bigarren saria: Garaikurra eta 4.000 Euro
- Materialen Erakusgaionenari saria: Garaikurra eta 3.000 Euro
Epaimahaiaren ustez aurkeztutako lanetako bat berak ere ez badu sariduna izateko baldintzarik bete, saririk eman gabe gera daiteke.
Sariak ezin dira zatitu.
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
10) SARI BANAKETA
Sari banaketa 2011ko ekainean egingo da Zornotzako (Bizkaia) AIC Automotive Intelligence Center (www.aicenter.eu/) delakoan.
Saridunen batek sari banaketara etortzerik ez balu, Lehiaketako Batzorde Antolatzaileari bideo bat igorri beharko dio bere proiektuaren aurkezpen labur batekin.
11) PROIEKTUEN DIBULGAZIOA.
Lehiakideek Maier S. Coop-i ematen diote lehiaketara aurkeztutako proiektuak ahoz, idatziz edo grafikoki argitaratzeko, komunikatzeko, aurkezteko edo zabaltzeko baimena, beti proiektuaren egilea aipatuta.
12) INFORMAZIO ESKAERA
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen eskatu:
automotive_innovation@grupo.maier.es
13) DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA
Partaideen datu pertsonalak Maier S. Coop-ek tratatuko ditu Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, eta soilik lehiaketa honetarako.
14) EZAR DAITEKEEN LEGEA
Lehiaketa hau espainiar zuzenbidearen mende dago.
15) GATAZKAK KONPONTZEKO PROZEDURA
Lehiaketa edota oinarri hauen inguruan parte-hartzaileen eta Maier S. Coop-en artean gatazkarik sortuz gero, Gernikako Epaitegi eta Auzitegiek (Bizkaia) izango dute gatazka hori konpontzeko ardura.
16) OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du Oinarri hauek erabat onartzen direla.
17) JAKINARAZPENAK
Informazio iturri ofiziala www.maierdesign.es web orria izango da eta Lehiaketari buruzko jakinarazpen, aldaketa eta aurrerapen guztiak hemen argitaratuko dira.
17) BESTERIK
Interneten dauden bideo hauek ikustea gomendatzen da, automobilgintzako Color & Trim diseinuaz informazio gehiago izateko:
http://www.metacafe.com/watch/1563312/week_5_gm_design_internship_color_and_trim/
http://www.youtube.com/watch?v=E2Ew3K9KzR8
http://www.gmeurope.tv/index.php?channel=mostrecent&mo=1001_BelindaMueller_en
http://www.youtube.com/watch?v=c30bXtKbI2U&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=JH7s3FD1oO4&feature=related
Lehiaketako Batzorde Antolatzailea
