Maier S.Coop enpresak nazioarteko izaera duen eta autoen barnealdearen diseinuan oinarritzen den “Maier S. Coop III. Diseinu-Lehiaketa” antolatu du Mondragon, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen saila eta Eide-rekin (Euskadiko Industria-diseinatzaileen elkartea) batera. Diseinu-lehiaketa garrantzitsu honek sari ekonomiko altuak ematen ditu eta oihartzun mediatiko handia lortu du.
Aurreko lehiaketetan 100 lagun baino gehiagok parte hartu dute. Gainera, lehiaketaren epaimahaia Europako automobilgintza-enpresa nagusietako diseinatzaile entzutetsuek osatu ohi dute. Horri guztiari esker, “Maier S.Coop Diseinu-Lehiaketak” izen ona lortu du Diseinu-Lehiaketen artean.
Lehiaketaren Batzorde Antolatzaileak diseinatzaile, ingeniari, ikasle, zale eta profesionalei deialdia luzatzen die aurtengo edizioan autoen barnealdeen diseinu sortzaileak eta berritzaileak aurkeztu ditzaten.